Giza katea osatu dute Hendaian erabakitzeko eskubidearen alde

2014ko maiatzaren 24a
16:31
Entzun

Datorren larunbatean egingo dituzte giza kateak Hendaian, Saran (Lapurdi), Baigorrin (Nafarroa Beherea) eta Larrainen (Zuberoa), baina horren aitzinetik giza katea eta argazkia egin dute gaur dozenaka lagunek Hendaian. 12:15ean batu dira herriko etxeko plazan.

Hurrengo larunbatean, 11:30ean giza kate txikiak egingo dituzte muga herrietan, "mugen zauria josteko keinu gisa". Astelehenean bilduko dira ekitaldia prestatzeko, Baionako Txiribogan, 19:00etan.

Ekitaldi gehiago ere izan dira gaur, ordea. Donezteben zein Zestoan, esaterako, Gure Esku Dago egunak antolatu dituzte, goizean hasita. Beasainen eta Leitzan, berriz, ekainaren 8rako izena emateko mahaiak jarri dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.