Hizkuntz normalizazioa

Gizarte eta kultur arloetako jende ezagunak bat egin du 'Bai eskolak euskalduntzeari!' kanpainarekin

Euskaraz ikasteko eskubidea Euskal Herrian osoan bermatzeko eta eskolak belaunaldi berriak euskalduntzeko balio behar duela aldarrikatzen duen 'Bai eskolak euskalduntzeari!' kanpainarekin bat egin dute gizarte arloan zein kulturgintzan ezagun diren berrogei bat lagunek. Haien guztien ordezkari Gotzon Garate idazleak, Abel Muniategi euskaltzain urgazleak, Xabier Mendiguren Bereziartu Kontseiluko idazkari nagusiak, Itziar Ituño aktoreak, Iñaki Aginaga Gatikako (Bizkaia) alkateak eta Jon Bollar Aulestiko (Bizkaia) alkateak azaldu dute gaur bilbon zein den beren eskaria.

2006ko otsailaren 4a
17:13
Entzun
Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza dela, berezko hizkuntza ezagutzea nazioartean onartutako giza eskubidea dela, eta derrigorrezko hezkuntzak herritarrei oinarrizko ezagutzak bermatu behar dizkiela abiaburu hartuta, euskaraz ikasteko eskubidea Euskal Herria osoan bermatu behar dela eta eskolak belaunaldi berriak euskaldundu behar dituela aldarrikatzea du helburu Bai eskolak euskalduntzeari! kanpainak.

Eskaera hori Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Frantziako Gobernuari helarazteko sinadura bilketa jarri dute abian, eta dagoeneko gizarte eta kultur arloetan nabarmentzen diren 40 bat lagunek egin dute bat eskaerarekin. Gaur, Gotzon Garate idazleak, Abel Muniategi euskaltzain urgazleak, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak, Itziar Ituño aktoreak, Iñaki Aginaga Gatikako alkateak eta Jon Bollar Aulestikoak parte hartu dute gainerako guztien izenean, Bilbon, ekimenaren aurkezpenean.

Aipatutakoez gain, honakoak ere sinatzaileen artean daude:

-Kirmen Uribe (idazlea).

-Oihane Enbeita (bertsolaria).

-Laura Mintegi (idazlea).

-Pello Zabala (metereologoa).

-Joxe Azurmendi (idazlea).

-Aiora Renteria (Zea Mays taldeko abeslaria).

-Juan Karlos Goienetxe (Bermeoko alkatea).

-Xabier Amuriza (bertsolaria).

-Xabier Kintana (euskaltzaina).

-Iñaki Beraetxe (aktorea).

-Mikel Markez (kantaria).

-Juan Mari Irigoien (idazlea).

-Martxelo Otamendi (BERRIAko zuzendaria).

-Loli Astoreka (aktorea).

-Patxo Telleria (aktorea).

-Fito Rodriguez (EHUko irakaslea).

-Maite Aristegi.

-Gontzal Mendibil (kantaria).

-Igor Gabilondo (futbolaria).

-Igor Jauregi (futbolaria).

-Gari Uranga (futbolaria).

-Mikel Aranburu (futbolaria).

-Gaizka Garitano (futbolaria).

-Mikel Labaka (futbolaria).

-Yolanda Arrieta (idazlea).

-Miren Agur Meabe (idazlea).

-Txillardegi (idazlea).

-Jose Inazio Lopez de Luzuriaga (musikaria).

-Agurtzane Intxaurraga (aktorea).

-Miren Gojenola (aktorea).

-Mikel Laskurain (aktorea).

-Jone Unanua (aktorea).

-Alaitz Telletxea (musikaria).

-Arantxa Iturbe (kazetaria).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.