LODITASUNA. IZASKUN GONZALEZ EUSKAL HERRIKO LODIEN ELKARTEKO KIDEA

«Gizarte honetan lodiok ez ditugu aukera berberak»

2004ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Lodien Elkarteko kide da Izaskun Gonzalez. 1996an sortu zuten elkartea, eta gaur egun 60 kide daude. Lodi dagoen jendeari laguntzea da elkartearen helburu nagusia, eta, horretarako, hainbat baliabide eskaintzen dituzte: medikuak, psikologoak, hitzaldiak... Horretaz gainera, hainbat ekintza ere antolatzen dituzte, hala nola hitzaldiak, sukaldaritza ikastaroak eta gimnasia orduak. «Tratamenduan jartzen zarenean kirola edo ariketa fisikoa egin behar duzu, baina oztopo ugari ditugu», adierazi du Izaskun Gonzalezek. «Gimnasio batera joaten zara, baina guretzako gimnasiarik ez dago. Izan ere, guk ezin diogu jarraitu gimnasioko erritmoari, ito egiten gara, eta lodia, berezia izan nahi ez duelako, ez da joaten. Gizartea era batera dago antolatuta, etahorretara egokitu behar duzu». Horren adibide eguneroko bizimoduan gainditu beharreko oztopoak dira: antzerkira joan eta ezin aulkian ondo eseri, arropa erosterakoan neurrikorik ezin aurkitu... «Gizarteak ez du bitartekorik lodientzat, ez ditugu aukera berberak», gaineratu du Gonzalezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.