Gizartea

Gizarte laguntzak "zorrotzago" kontrolatuko ditu Bizkaiak

Unai Rementeriak Gizarte zerbitzu eta laguntzak ikuskatu eta kontrolatzeko 2017-2019 Plan Orokorra aurkeztu du. Orain arteko kontrolak modu koordinatuan egingo dituzte, eta kontrol berriak sortu dituzte. Besteak beste, mendekotasuna dutenei zentroetan eta etxean eskaintzen zaien arreta ikuskatuko dute.

Adinekoen eguneko zentro bat, artxiboko irudian. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
Ibai Maruri Bilbao.
2017ko irailaren 12a
09:03
Entzun

Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriaren esanetan, azken urtean eskualdez eskualde izan dituen bileretan sarri eskatu diote gizarte zerbitzuetan kontrola handitzeko. "Bizkaia solidarioa da, eta aurrerantzean ere hala izan gura du, baina, aldi berean, erakundeek gizarte laguntzen kontrol handiagoa egitea nahi du". Horretarako, gizarte zerbitzu eta laguntzak ikuskatu eta kontrolatzeko 2017-2019 Plan Orokorra osatu dute. Goizean aurkeztu du, Isabel Sanchez Robles Gizarte Ekintza diputatuak eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak lagunduta. Bi sail horiei eragingo die batik bat.

Orain arte bezala, gizarte zerbitzuak eskaintzen dituzten 327 zentroak ikuskatzen segituko dute. Baina orain zentro horietan dauden edo etxean zaintzen dituzten mendekoen arreta ere gertutik jarraituko dute. Adibidez, 15.000 mendekotasunerako laguntzak jasotzen dituzten bizkaitar zaintzen dituzte euren etxeetan: horietatik %15arengana joango dira urtero, zein egoeran dauen ikustera. Gizarte prestazioen ikuskapenak ere egingo dituzte, baina onuradun gehiagori eta zorrotzago. 

Ikuskaritza hauek egiteko foru aldundiak bere baliabideak erabiliko ditu. Berrikuntzei aurre egiteko 600.000 euroko aurrekontua izango du planak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.