Gizarte murrizketen aurka ekitera deitu dute
IRUÑEA. Osasun arloan, hezkuntzan eta kulturan erakundeak egiten ari diren murrizketak salatzeko, protesta egin zuten atzo hainbat gizarte taldek Iruñean. Protesta ekintza Iruñean ikusgai dauden Rodinen sei eskulturak dauden lekura joatea izan zen. Eskatu zuten murrizketa horien inguruan pentsatzeko, eta aurka egiteko. Parte hartzaileek idatziz eman zuten pentsatutakoaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu