Gizartea

Gizarte zerbitzuak erabiltzea bultzatzeko kanpaina jarri du abian Gipuzkoako Aldundiak

 'Gizarte Zerbitzuei esker. Zuri esker' lelodun kanpainak "kalitatezko" eta "herritar guztien" sistema publikoaren abantailen berri eman nahi du.

Kanpainaren aurkezpen agerraldia. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
2015eko martxoaren 10a
12:10
Entzun

Oraindik badaude beharra izan arren gizarte laguntzak eskatzen ez dituzten herritarrak, "lotsagatik edo gizarte zerbitzuetako erabiltzaileak estigmatizatzen saiatzen direlako", azaldu du gaur Gipuzkoako Gizarte Politikako Departamentuak. Gizarte Zerbitzuei esker. Zuri esker kanpainaren aurkezpenean adierazi dute hori, Gizarte Politikako diputatu Ander Rodriguezek eta departamentua osatzen duten lau alorretako arduradunek eginiko agerraldian.

Eman dituzten datuen arabera, gizarte zerbitzuek 31.447 gipuzkoar artatzen dituzte urtean "eta, egindako kalkuluen arabera, herritarren portzentaje handi bat oraindik dagokion ongizate mailatik behera bizi da eta, hala ere, ez du laguntzarik eskatzen". 

Orain abiatu duten kanpainaren bitartez "kalitatezkoa" den eta "guztientzako sartzen erraza den" sistema publikoaren abantailen berri eman nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.