Politika

Gizartearen parte hartzea bultzatuko du Baketik-ek bost gairen inguruan

Bake prozesuaren "blokeoa" gainditzeko gizartearen parte hartzea sustatu nahi du Baketik-ek. 

Iker Uson eta Maite Aseginolaza Baketik-eko kideak, aurkezpenean. JON URBE / ARGAZKI PRESS
gurutze izagirre intxauspe
2015eko otsailaren 5a
14:18
Entzun

Gaur egungoak garai berriak direla ukaezina da Baketik-en ustez. Baina bake prozesuak duen blokeoa mehatxutzat du "geldialdiaren kronifikazioagatik". Horregatik, gizartearen parte hartzea ezinbesteko jo du, uste duelako eragile eta alderdien artean dagoen zatiketa ez dagoela gizartean.

Hori dela eta, prozesu parte hartzaileak sustatu nahi ditu. Indargunea gizartearen parte hartzean jarri nahi du, "aukera hori esploratu", desblokeoan lagun dezakeelakoan.

Bost gairen inguruan jarri nahi du ardatza, horien inguruko erantzunak gako izan daitezkeelakoan prozesuaren geldialdia gainditzen laguntzeko. Honakoak dira eztabaidara eraman nahi dituen bost gaiak: ETAren desarmea eta desegitea; biktima guztientzako egia, justizia eta erreparazio politikak; iraganari buruzko memoria kritikoa; espetxe politika et abergizarteratze politikak; eta, azkenik, bizikidezatern adiskidetzarako oinarrizko konpromisoak.

Gai horien inguruko iritziak gizartean jasotzea proposatzen du, hainbat bideren bitartez: herri galdeketak eginez, metodologia parte-hartzaileak sustatuz, inkestak, teknologia berriak...

Zenbait herritan hasiak dira proposamena saretzen World-Kafe-en bitartez. Hori hedatzea dute helburu, parte-hartzeak blokeoa gainditzen lagun dezakeelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.