2004az geroztik ETAk eginiko hilketa eta bahiketei buruz zabalik dauden auzibideekin lotuta ikertuko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAko buruzagitza osatu duten kideak. Izan ere, urte horretan tipifikatu zen gizateriaren aurkako delitua, eta delitu hori egin dutelakoan ikertuko dituzte.
ETAk zein hilketa edo bahiketa egin zituen zerrendatzeko eta aldi horretan ETAren buruzagitza nortzuek osatzen zuten ikertzeko galdegin du Juan Pablo Gonzalez epaileak.
Diginidad y Justicia elkarteak jarritako helegite baten ondotik dator erabakia. Elkarteak eskatu zuen ETAren buruzagiak genozio delituengatik auzipetzeko.