Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez, 00:40 aldera Udaltzaingoak dei bat jaso du, ohartaraziz etxebizitza batean emakume bat oihuka ari zela laguntza eske. Bertara joan, eta udaltzainek emakume bat topatu dute, negarrez eta antsietate krisian. Gainera, etxeko hainbat altzari apurtuta aurkitu dituzte.
38 urte ditu biktimak. Udaltzainei azaldu die ez zela bikotekideak eraso egiten zion lehen aldia, baina ez duela aurretik salaketarik jarri. Gizonezkoa atxilo hartu, eta emakumezkoa erietxe batera eraman dute.