Sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta atxilotu zuten gizonezkoa. Ertzaintzak azaldu duenez, neska adingabe bati sexu erasoak egin zizkion hainbat hilabetetan zehar. Ikastegi batean egiten du lan erasotzaileak, eta biktima ere han ari zen ikasten. Gertaeren berri izandakoan, salaketa jarri zuten gurasoek.
Atzo bertan eraman zuten gizona epailearen aurrera. Libre utzi zuten, karguekin, eta neskarengana hurbiltzea debekatu diote.
Hilaren hasieran, beste adingabe batek ere salatu zuen eraso egin ziotela hiru gizonek, Lasarte-Orian (Gipuzkoa).