Arabako hiriburuko Udaltzaingoak atxilotu zuen asteazken arratsaldean 25 urteko gaztea. Herritar batek udaltzainei ohartarazi zien Alde Zaharrean gizonezko bat emakume bat jotzen ari zela kalean.
Poliziak bertara joanda, erasotzaileak ihes egin zuen; emakumea han zen, eta aitortu zuen bikotekide ohia zela erasotzailea. Bi ordu geroago topatu eta atxilotu zuten, etxean, indarkeria matxista leporatuta.