Gizon bat atxilo hartu dute andre bati eraso diolakoan

2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
SESTAO. Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun Sestaon (Bizkaia), andre bati sexu eraso bat egin ziolakoan. Iragan urteko azaroan jarri zuen salaketa andreak; adierazi zuen kalean jarraitu ziola gizon batek eta harrapatu zuenean ukituak egin zizkiola eta felazio bat egitera behartu nahi izan zuela. Harrapatu aurretik deitzeko modua izan zuen emakumeak, eta ama joan zitzaion. Ihes egin zuen erasotzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.