Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Durangon, Bizkaian, bikotekideari eraso egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bikotekideak bizi diren etxean jo zuen gizonak andrea, atzo gaueko hamarrak aldera.
Abisu bat jaso eta gero joan zen Ertzaintza etxebizitzara. Han, emakumeak poliziei esan zien bikotekideak jo eta lurrera bota zuela. Umedun dagoela ere adierazi zien.
Gizonezkoa atxilo hartu zuten ertzainek, eta emakumea erietxera eraman zuten. Gaur goizean eraman dute gizona epailearen aurrean deklaratzera.