Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Agurainen bart, emaztea jo duelakoan
Gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Agurainen (Araba) emakumeen aurkako indarkeria egotzita. Tratu txarrak jasan zituen emakumea osasun zentrora joan zen zauriak artatzera eta bertako langileak izan ziren Ertzaintzari deitu ziotenak. Ertzainek galdetuta emakumeak bere senarrak jo zuela esan zuen eta gizonezkoa atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu