Gizartea

Gizon bat atxilotu dute Andoainen, bulego batean lapurretan ari zela

Atzo eguerdian atzeman zuten. Fatxadatik eskalatuta sartu zen enpresa batera, eta sakelako hainbat telefono hartu zituen tiraderetatik.

Maialen Unanue
2014ko martxoaren 3a
08:07
Entzun

Sakelako telefonoak lapurtzen ari zela harrapatu zuen atzo Ertzaintzak 40 urteko gizon bat. Bulego batera sartu zen, leihotik, fatxadatik eskalatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, atzo eguerdian atzeman zuten gizona Andoainen (Gipuzkoa), bertako enpresa batean lapurretan ari zirelako oharra jaso ostean.

Ertzaintza bertaratu zenean, bi mahairen artean aurkitu zuten gizona, tiraderak irekita eta sakelako hainbat telefono hartuta. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Tolosako Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute goizean. Lehenik hogei aldiz baino gehiago atxilotu izan dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.