Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Arrigorriagan, Bizkaian, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita.
Erasoa atzo arratsaldean gertatu zen, 19:30 inguruan, Arrigorriagako etxebizitza batean. Udaltzainak joan ziren aurrena, baina ertzainek eraman zuten atxilo gizonezkoa. Gainera, herriko asanblea feministak jakinarazi du, emakumeaz gain, haren alaba ere jo zuela atxilotutako gizonezkoak.
Asanblea feministak lapiko jotze batera deitu du bihar 12:30erako, erasoaren aurkako protesta gisa. Gainera, egun osoan zehar balkoietan elementu moreak zintilikatzeko ere eskatu du.