INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Barañainen, bikotekidea jotzea egotzita

Udalak atxikimendua adierazi dio Barañaingo mugimendu feministak deitutako mobilizazio orori.

2015eko urriaren 26a
08:08
Entzun

Igande goizaldean gertatu zen erasoa, 6:45 aldera. Ordu horretan, Udaltzaingoak hainbat abisu jaso zituen, ohartaraziz etxebizitza batean emakume bat jotzen ari zirela. Bertara joatean, udaltzainek atxilo hartu zuten gizonezko bat. Biktimak salaketa aurkeztu zuen bikotekidearen kontra.

Barañaingo Udalak eman du gertatutakoaren berri, eta erasoa gaitzetsi du. Halaber, eraso sexisten aurkako udal protokoloa aktibatu du. Ohar batean, udalak "babes osoa" adierazi dio biktimari, eta atxikimendua adierazi dio Barañaingo mugimendu feministak deitutako mobilizazio orori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.