Gizon bat atxilotu dute Basaurin, urruntze agindua hautsita
BASAURI. 52 urteko gizon bat atxilotu dute ertzainek Basaurin (Bizkaia), emaztearengana hurbiltzea edo harekin harremanetan jartzea galarazten zion debekua haustea leporatuta.Ertzainen arabera, gizona andrearen bizilekuko atarian zegoen, eta, gainera, hari telefonoz hots egin zion. Irunen (Gipuzkoa), berriz, gizonezko bat atxilotu dute, bikotekidea jotzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu