Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu zuen Urtezahar gauean Erandioko Astrabudua auzoan, Bizkaian, taberna bateko jabea labankatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi pertsona eztabaidan hasi ziren taberna baten barruan, eta egoera baretzera joan zen tabernaren jabea. Orduan sastakatu zuten.
Biktima beso batean zauritu zuen erasotzaileak, eta erietxera eraman zuten ebakuntza bat egitera. Atxilotuak aurrekariak zituela ezagutarazi du Ertzaintzak. Atzo deklaratu zuen epailearen aurrean.