Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaur goizean Gasteizen 43 urteko gizon bat atxilotu dute hamabi urteko neska bati sexu ukituak egiteagatik. Neska gizonaren bikotekidearen alaba da, eta dirudienez emakumea etxean ez zegoela egin zizkion ukituak, atzo.
Erasoaren ondoren, neska eta bere anaia etxetik joan ziren amaren bila, eta horrek gertatutakoaren berri jakin ostean, Ertzaintzarengana jo zuen. Ertzainak bikotekidea bizi zen etxera joan ziren, eta neska ospitalera eraman zuten. Gizona lantokian atxilotu zuten.