Gizon bat atxilotu dute, bikotekideari sexu erasoa egin izana egotzita
Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiral arratsaldean Bilbon, ustez bikotekideari sexu erasoa egiteagatik eta hura jotzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, emakumeak 16:30ak aldera deitu zion Ertzaintzari bikotekidea etxean, San Frantzisko kalean,jotzen ari zitzaiola salatzeko. Poliziaren patruila bat etxebizitzara iritsi zenean, emakumea «negarrez eta oso urduri» zegoen, Herrizaingo Sailaren arabera, eta ertzainei kontatu zien gizona irainka eta joka aritu zitzaiola. Era berean, aurreko gauean, eztabaida baten ondoren, mehatxatu eta sexu erasoa egin ziola salatu zuen emakumeak. Ertzaintzak gizona atxilotu eta atzo epailearen aurrean jarri zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu