Udaltzainek gizon bat atxilotu zuten larunbatean Bilbon, 11 urteko alabaren aurrean bikotekideari eraso egitea leporatuta. Andreak berak eman zien abisua udaltzainek, 21:30 inguruan. Hara heldu zirenean, biktimak azaldu zien bikotekideak ostikoak eta ukabilkadak eman zizkiola, eta lurrera bota zuela. Esan zien ez zela jotzen zuen lehen aldia, bi urte zeramatzala tratu txarrak jasaten.
Iruñeko Udaltzaingoak, bestalde, 347 genero indarkeria salaketa jaso zituen iaz, 2010eanbaino zortzi gutxiago. Iruñean tratu txarrengatik jarritako salaketen %66 udaltzainetan jarri ziren.
Hiri Segurtasunerako zinegotzi Patxi Fernandezek emandako datuen arabera, biktima gehienek 30 eta 45 urte artean zituzten. Iruñeko Udalak 123 babes neurri jarri, eta hamahiru urruntze agindu eman zituen.
Udalak berak atzo jakinarazi zuenez, 96.000 euro emango ditugizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko. Aurten landuko diren ekimenetarako izango dira diru laguntzak. Gehienez, 12.000 euro jasoko dituzte taldeek. Ekainaren 14 arteko epea jarri dute laguntza eskatu ahal izateko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, alabaren aurrean bikotekidea jotzea egotzita
Emakumeak berak deitu zien udaltzainei, eta salatu du duela bi urtetik ari dela tratu txarrak jasaten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu