Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atzeman du bart Bilbon, neska-laguna jo egin duelako ustez. Emakumezkoa Basurtuko erietxera eraman behar izan dute, ezpaina eta eskumutur bat zaurituta zituelako. Ertzaintzak dioenez, gizonezkoa polizia bati eraso egiten ere ahalegindu da atxiloketa garaian.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du ekainaren bukaeran ere atzeman zutela, antzeko beste eraso bategatik.
Gaurko gertaera 3:45ean izan da, Deustua auzoko kale batean.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon bart, neska-laguna jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu