Emakumeen kontrako erasoak
Gizon bat atxilotu dute Bilbon bere bikotea jo duelakoan
Atzo, 45 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Bilbon, bere bikotea modu jarraituan jotzea leporatuta. Goizeko zazpietan eztabaida gogorra eta emakumearen laguntza eskaera entzun zuten bikotearen bizilagunek. Haietako batek Ertzaintzari deitu zion, eta haiek etxera joan eta gizona atxilotu duten. Antza denez, bikotea kaletik itzuli berria zen, edaten egon eta gero. Eztabaidan hasi ziren, eta gizonak ukabilkadak eta ostikoak eman zizkion bikoteari, gorputz osoan.
Emakumeak Ertzaintzari jakinarazi zionez, ez zen antzeko erasoak gertatzen ziren lehen aldia, baina, bikotearen erreakzioaren beldurrez ez zuen salaketarik jarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu