Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 46 urteko gizonezko bat atxilotu du bart goizaldean Bilbon, bikotekide ohia itotzen saiatzea leporatuta.
Biktima eta ustezko erasotzailea elkarrekin bizi dira, gizonak emakumearengandik urruntzeko agindua bazuen ere. 02:45 aldera, gizonezko batek abisua eman dio Ertzaintzari, jakinaraziz bikotekide ohia itotzen ahalegindu dela eta, andreak okerrera egitean, damutu egin dela.
Etxera joan dira poliziak. Andreak azaldu dienez, lepotik estutzen ari zitzaion senar ohia, heriotza mehatxuak egitearekin batera. Gizona atxilo eraman dute, genero indarkeriaren delitu bat eta urruntzeko agindua urratzea egotzita.