Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean pertsona batek ohartarazi zien haren gertuko batek bikotekide ohiaren erasoa jaso zuela. Abando inguruan topatu zuten neska ertzainek, eta hark azaldu zienez, bikotekide ohiaren etxera joan zen berea zen sakelako baten bila. Han gertatu zen ustezko erasoa. Neska haurdun dago, eta Basurtuko ospitalera eraman zuten mediku azterketa egitera. Gizona Maiatzak 2 kalean atzeman zuten; 35 urte ditu.
genero indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari eraso egin diolakoan
Atzo atzeman zuten. Bikotekide ohia haurdun dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu