Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bat jipoitzea egotzita

Prostituzioan aritzen da biktima. Sexu harremanak izatea hitzartu zuten, baina andreak atzera egin zuen Pagasarri mendiko etxe batean sarrarazi nahi zuelako. Berarekin atxikitzeko asmoz eraso zion gizonak.

2010eko ekainaren 23a
11:07
Entzun
40 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Bilbon, emakume bati eraso egitea leporatuta. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, emakumeak prostituzioan lan egiten zuen, eta sexu harremanak izateko jarri ziren elkarrekin harremanetan. Pagasarri mendira joatea erabaki zuten.

Han etxe batean sartzeko esan zion gizonak andrazkoari, baina uko egin zion eta atzera berriz Bilbora eramateko eskatu zion. Autoan sartu, baina hirira itzuli ordez mendi bideetan barrena abiatu zen gizona emakumea atxikitzeko asmoz. Ihes egiten saiatu zenean jo egin zuen gizonak, eta malkar batean behera erori zen andrea. Gizonak hartu eta autoan sartu zuen berriro. Gertatutakoa ikusi zuen herritar batek, ordea, Ertzaintzari hotsegin zion eta atxilotu egin zuten gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.