Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, Basurtu auzoan, etxeko bizilagun duen emakume bat jo egin duelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Horren arabera, heriotza mehatxua ere egin dio.
Atzo gauean izan zen ustezko erasoa. Ertzaintzak haien bizilagun baten abisua jaso zuen, emakumea laguntza eskatzen ari zelako. Ertzainak gizonaren eta emakumearen etxera joan ziren, eta ikusi zuten emakumeak aurpegian kolpe bat eta eskuetan hatz markak zituela. Atxilotu egin zuten gizonezkoa.
Herrizaingo Sailak dio erasotzaileak ertzainen aurkako jarrera erasokorra izan zuela eta, horregatik, haietako bat erori egin zela eskaileretan behera.