Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, emakume bati eraso egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi du gazteak ustez bere bikotekideari labana bat jarri ziola lepoan eta iraindu eta mehatxatu egin zuela.
Biktima bera joan zen Ertzaintzara gertaera salatzera, eta gizonezkoak gehiagotan ere erasotu izan duela esan zuen.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati eraso egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu