GIZARTEA

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, urruntze agindua hautsi eta bikotekide ohiari eraso egiteagatik

Emakumearen etxebizitzan izan zen erasoa, eta bortxaz sartu zen hura zegoen gelara.

2013ko abuztuaren 22a
17:38
Entzun

38 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, urruntze agindua hautsi eta bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, urruntze agindua hautsiz, gizona bere giltzekin sartu zen emakumearen etxean, eta ondoren bortxaz bota zuen emakumea zegoen gelako atea: emakumea astindu eta mehatxatu egin zuen gizonak. Atea bere lekutik atera eta kisketa ostikada batez hautsi zuen.

Etxebizitzaren inguruan aurkitu zuten ertzainek gizona, eta atxilotu egin zuten, agindu judiziala hausteagatik eta genero indarkeriagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.