Udaleko iturriek azaldu dutenez, goizaldeko laurak aldera gertatu da erasoa. Emakumea Nautiko inguruko dantzaleku batetik irten denean, gizon bat gerturatu zaio, eta ahoa estali dio. Gero, udaletxe atzeko lorategietara eraman du. Orduan, emakumearen oihuak entzunda, auzoko bat gerturatu da, eta baita inguruan zegoen Udaltzaingoaren patruila bat ere.
Udaltzainek atxilo eraman dute gizonezkoa.