Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Durangon (Bizkaia), emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, biktima kaletik zihoala bularretan ukituak egin zizkion ustezko erasotzaileak. Iturri berberak azaldu duenez, gertakariaren aitzinetik biktimak bertze bi salaketa jarriak zituen ustezko erasotzailearen aurka, "beldurrarazi eta mehatxatu" zuelako.
Emakumeak salaketa jarri ondoren, Ertzaintzak atzo arratsaldean atxilotu zuen ustezko erasotzailea, Herrizaingo Sailak dioenez. Atxilotua epailearen esku gaur utziko dutela jakinarazi du iturri horrek.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Durangon, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu