indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute, emakume bat defendatzen saiatu zen beste bati lepoan labankada bat emateagatik

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasotatzaileak bikotekidea jotzen zuela ikusitakoan esku hartu zuen labankada jaso zuenak.

2016ko apirilaren 18a
12:01
Entzun

Ertzaintzak jakinarazi du ostiralean gertatu zela erasoa, Barakaldoko Erribera auzoan. Festa bat ospatzen bildu ziren hainbat lagun, eta Segurtasun Sailak azaldu duenez, bi bikote eta beste gizon bat elkartu ziren. Une jakin batean, albiste agentzien arabera, bikoteetako bateko gizonak bikotekidea jo zuen, eta hirugarren gizonak esku hartu zuen emakumea babesteko. Orduan, baina, beste bi gizonek erasotu zuten: batek ukabilkada bat eman zion, eta emakumea jo zuenak labankada bat eman zion lepoan. Erasotua ospitale batera eraman zuten eta larrialdiko ebakuntza bat egin behar izan zioten, jasandako zauri larrien ondorioz.

Ertzaintzak 25 eta 33 urteko bi gizonezko atxilotu zituen igandean Barakaldon, hilketa delitu baten saiakera egotzita. Zehaztu duenez, 33 urteko gizona egun bereko goizaldean ere atxilotu zuten, ustez emazteari eraso egiteagatik. Atxilotuak epailearengana eramango dituzte polizia izapideak bukatzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.