Gizon bat atxilotu dute emaztea jotzea egotzita
BILBO. Ertzainek 54 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Santurtzin (Bizkaia), bikotekidea jotzea leporatuta. Bikotekideak berak eman zuen erasoaren abisua; gizona irainka eta mehatxuka aritu zitzaiola azaldu zuen eta buruan min eman ziola. Hainbat zauri zituela ikusi zuten ertzainek, eta berehala atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu