Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gertaerak atzo 17:30ean izan ziren. Emakume batek udaltzainei deitu zien, senarrak kolpatu egin zuela salatuz. Udaltzainak bikotearen etxera joan ziren, eta 62 urteko gizona atxilotu zuten. Andreak zauriak zituen. Santiago ospitalera eraman behar izan zuten. Gizonezkoa epailearen esku utzi dute, genero indarkeriko delitu bat egotzita.
Genero indarkeria
Gizon bat atxilotu dute, emazteari eraso egitea egotzita
Emakumea Gasteizko Santiago ospitalean artatu behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu