Genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute, emazteari hiltzeko mehatxua egitea leporatuta

Beste lagun bat zigortu dute, neska bati bularrak ukitzeagatik.

2014ko apirilaren 1a
08:07
Entzun

Eztabaida betean zirela, labana eskuan hartuta hilko zuela esanez mehatxatu zuen gizonak emaztea, horrek Ertzaintzari kontatu zionez. Mehatxuaz gain, emazteak salatu zuen lepotik ere heldu zuela, eta horrek eragindako markak erakutsi zizkien bertaratutako ertzainei. Donostian gertatu zen erasoa.

Andreak berak deitu zion Ertzaintzari erasoaren berri emateko. Gizona atxilotu egin zuten, eta atzo utzi zuten epailearen esku. Andrea osasun zentro batera eraman zuten, hartatua izan zedin.

Beste gizon batek 19 hilabeteko espetxe zigorra jaso du, neska bati bularrak ukitzeagatik. 2011ko abuztuaren 30ean gertatu zen erasoa: gizonak furgonetan etxera eramatea eskaini zion 18 urteko neskari, baina bidean haren lokala erakusteko gelditu ziren. Han erasotu zuen. Ebazpenaren arabera, 2.000 euro eman beharko dizkio neskari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.