Emakumeak tratu txarrak ohikoak direla esan zion Ertzaintzari, eta gizonak behin baino gehiagotan egin ziola hiltzeko mehatxua.
Ertzaintza bikotearen etxera joan zen, eta gizona atxilotu zuten, hark tratu txarrak eman izana onartu eta gero.
Emakumeen kontrako erasoak
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bere bikotea jo duelakoan
Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, bere emaztea jo eta hiltzeko mehatxu egin ziolakoan. Ertzaintzak azaldu duenez, atzo arratsaldeko 15:30 inguruan bikote bat etxera zihoan beren haurrarekin. Eztabaidan hasi ziren, eta atariko eskailerak igotzen hasi zirenean gizonak bere bikotea jo egin zuen. Emakumeak ihes egin zuen, eta inguruko taberna batean babestu zen; handik Ertzaintzari deitu zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu