Udaltzaingoak hartu zuen atxilo gizonezkoa asteartean, 19:30ean. Ordu horretan, herritar batek dei egin zien udaltzainei, alboko etxebizitzan eztabaidan ari zirela ohartarazteko. Bertara joan ziren poliziak, eta atxilotu egin zuten gizonezkoa, frogatu ostean jo egin zuela bikotekidea.
Genero indarkeria delitu bat egotzita atzeman dute. Drogak edukitzea ere leporatu diote, eta gaur eraman dute epailearen aurrera.