Arabako hiriburuko Salburua auzoan gertatu zen larunbat gauean, 21:30 aldera. Ordu horretan, emakumeak Udaltzaingora deitu zuen, azalduz bikotekideak jo zuela etxean. Bertara joan zen Udaltzaingoa, eta deklarazioa hartu zien emakumeari eta bikotekideari. Aurpegian zauri bat zuen andreak, eta erasotzaileak aitortu zuen kolpe bat eman ziola emakumeari.
Genero indarkeria delitu bat egitea egotzita, atxilo eraman zuten udaltzainek gizona.