Bikotekidea jotzea leporatuta, 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gasteizko, Judizmendi auzoan. Segurtasu Sailak azaldu duenez, arratsaldeko 16:30ak aldera jaso zuen abisua Udaltzaingoak, eta gertakarien tokira bertaratu zirenerako, herritarrek geldiarazia zuten gizona. Emakumea eta bikotearen alaba erietxera eraman zituzten.
Atzo 45 urteko beste gizon bat atxilotu zuten Gasteizen.