Gasteizko udaltzainek 39 urteko gizon bat atzeman dute, emakume bat jo duela egotzita. Buruan zauri bat eragin dio, Udaltzaingoaren arabera.
Larunbatean izan zen atxiloketa, 14:50etan, biak bizi diren etxean. Bizilagun batek ohartarazita joan ziren hara udaltzainak. Honek dio ez direla bikotea.