Goizaldean jaso du Udaltzaingoak abisua. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, 18 urteko gizonezko batek ukabilkada bat eman dio emakume bati, eta ondoren ukituak egin dizkio. Emakumezkoak ihes egitea lortu du.
Udaltzaingoak atxilotu egin du gaztea, eta erietxera eraman du emakumea.