EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, lau urteko alabaren aurrean emazteari erasotzea leporatuta

Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Gasteizen, lau urteko alabaren aurren emazteari jo ziolakoan. Antza denez, bizilagun batek deitu zuen Ertzaintzara eta Ertzaintzak oinutsik eta ezpainetan eta besoetan urradurak zituela aurkitu zuen emakumezkoa.

2006ko irailaren 7a
16:41
Entzun
Biktimak senarrak jo zuela deklaratu du, bien alaba txikiaren aurrean. Besoetatik helduta, aurpegian jo izana salatu du. Emakumearen garrasiak ez entzuteko ahoa estali ziola ere esan du.

JJ.G.L. ustezko erasotzailea atzo bertan atxilotu zutela esan du Ertzaintzak eta emakumea Gasteizko ospitale batera eraman zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.