Bikotekidari ohikotan tratu txar fisikoak zein psikologikoak ematen zizkiolakoan, 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo iluntzean Gasteizko Udaltzaingoak, Andaluzia kaleko etxebizitza batean.
21:35 aldera dei bat jaso zuten, etxebizitza batean emakume bat tratu txarrak jasaten ari zela esanez. Esandako etxera joan zirenean, 31 urteko andre batek ireki zien atea, eta bikotekideak ohikotan tratu txar fisiko zein psikologikoak ematen zizkiola agertu zien udaltzainei. Iluntze horretan bertan, bikotekideak edan egin zuela eta tratu txarrak eman zizkiola erantsi zuen. Etxebizitzan bertan atxilotu zuten gizonezkoa.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen tratu txar fisiko zein psikologikoak leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu