Genero indarkeriaren inguruko albisteak ez dira eten azken orduetan. 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Gasteizko Udaltzaingoak, emaztearen etxera hurbiltzeko zuen debekua hausteagatik. Reyes Navarra kalean atxilotu zuen, eta guardiako epaitegiaren esku utzi dute auzia.
Horrez gain, beste gizon baten bila dabil udaltzaingoa. Goizaldean, andre bat kalean oinezkoen laguntza eske aritu zen Jose Mardones kalean, bikotekideak tratu txar fisiko eta psikologikoak egin zizkiola esanez. Gizonak alde egin zuen, eta haren bila ari dira oraindik.