Goizaldeko 2:40ean gizonezko bat atxilotu dute Getxon, bikotekideari erasotzea leporatuta. Gizonezkoak bere kabuz jo du udaltzaingora eta onartu emaztea "iraindu eta bultzatu" duela, eztabaida baten ostean.
Getxoko Berdintasun zinegotzia, Keltse Eigurenek gaitzetsi egin du "giza eskubideen urraketa", eta gogorarazi du genero indarkeriaren biktimen udaleko zerbitzu sozialetara jo dezaketela laguntza eske.