Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Getxon, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta

2009ko uztailaren 7a
19:08
Entzun
Getxoko udaltzainek (Bizkaia) Bilboko gazte bat atxilotu zuten atzo, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Atxilotuak aurretik, Areeta auzoko metroan oinezko bati eta zaintzaile bati eraso egin ziola jakinarazi dute eta ondoren, Leioara (Bizkaia) ihes egin zuela.

Udaltzainak haren bila zebiltzanean, emakume baten deia jaso zuten; aurkitu nahi zuten gizonaren ezaugarri berdineko lagun batek sexu erasoa egin ziola ohartaraziz. Ustezko erasotzaileak Lamiako (Bizkaia) metro geltokira alde egin zuela gaineratu zuen emakumeak. Geltoki horretan atxilotu zuten ustezko erasotzailea eta epailearen esku utzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.