Iruñeko udaltzainek 39 urteko gizon bat atzeman zuten igandean, emazteari tratu txarrak eragin zizkiola egotzita, Udalak gaur esan duenez. Biktima —25 urte— bere kabuz joan zen osasun zentro batera, arta zezaten, eta ez du senarraren kontrako salaketarik jarri.
Gaueko bederatziak aldera izan zen ustezko erasoa, euren etxebizitzan, Baiona etorbidean.