atxiloketa

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, Estatu Islamikoarekin lotura izatea egotzita

Siriara bidaiatzeko asmoa zuela zabaldu dute polizia iturriek. Guardia Zibilak atzeman du.

Guardia zibilak, goizeko polizia operazioan. JESUS DIGES, EFE
2015eko abenduaren 1a
07:53
Entzun

32 urteko gizonezko bat da atxilotua, eta "laster" Siriara joatekoa zela eta han Estatu Islamikoarekin bat egingo zuela egotzi diote.

Jatorriz marokoarra da atxilotua, eta te denda baten jabea da Iruñean. Polizia iturrien arabera, EIrekin loturiko albisteak eta bideoak zabaltzen zituen bertan. Poliziak haren lokala eta etxea miatu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.