Gizon bat atxilotu dute indarkeria matxista egotzita, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Horrez gain, emaztekia arma zuri batekin zauritzea ere leporatzen diote. Atzo iluntzean gertatu zen.
Iruñeko Arostegi etorbidean, Poliziak besoan zauri bat zuen emakume bat ikusi zuen, eta hark erran zien sexu eraso baten biktima zela.
Ospitalera eraman zuten, zauriak sendatzera. Gizona, berriz, Foruzaingoak atxilotu zuen, eta komisariara eraman. Epailearen esku utziko dute datozen orduetan.